2017(e)ko martxoa 14, asteartea

ONGI ETORRI ESKOLA KIROLEKO BLOGERA!!

KAIXO DENOI!

Hau da Haurtzaro Ikastolako Eskola Kiroleko bloga. 2016-2017 ikasturte honetan 169 ikaslek eta 8 hezitzailek osatzen dugu eskola kiroleko familia. Aurtengoan 16 talde osatu ditugu, 6 neska talde eta 5 mutil talde. 

Blog honen funtsa zuei (ikasle zein gurasoei) egiten dugunaren berri ematea izango da. Bertan ekintza desberdinen argazkiak, bideoak jartzen joango gara. Aurreko urteetako irudiak ere biltzen joango gara. Kiroletan martxan ditugun arautegiak ere gehituko ditugu, baita zuentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ere.

Oraintxe hasiko gara martxan, beraz poliki-poliki joango gara denon artean blog honi bizitza emanaz!!


Hasteko, ZER DA GURETZAT ESKOLA KIROLA? ZEIN DA GURE EREDUA?